XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ALEJ. - Arrantza ori, neregatik izango zan noski?.

KLOKLO - Ori zuk igarriko diozu.

ALEJ. - Nik, zuen aurreko izan litezken otsaundiko batzuen izenak azaldu dizkizutet.

KLOKLO - Eta, oiek ez dirala, garbi adierazi dizugu.

MAIBE - Gure aurrekoak geroxeagokoak dira.

ALEJ. - Geroagokoak badira, ez dezute arritu bear geroagoko oien aurretik, zuen odol beroko tximini garbitzalleen batzuek izatea.

KLOKLO - Geroagoko oien aurretik zer izan diran ez dakigu; bañan, ondorengoak lanik egin bear izan ez dutela, bai.

ALEJ. - Orduan, alperzulo batzuek izan dira.

KLOLKO - Leñargiak, ospetsuak, itzal aundikotzat, beti, ezagutu izan dituzte.

MAIBE - Jaun eta andre oso goratuak.

ALEJ. - Neretzako ez du ezerk, lanak bezela goratzen.

MAIBE - Arloteen usteetan, ez noski.

KLOKLO - Lanaren krakarekin, gure aurrekoak eta guk ez degu eskurik zikindu bearrik izan.

ALEJ. - Lana! Jaungoiko onaren zigorkada bat da.

Baña, Jaun altsuaren egintza arrigarriak zigorkada ori bera, Jaunaren eskuzabaltasunak, gizonaren saririk gallurrenean biurtu du.

Lanak, umearen kemen gordeak ernarazitzen ditu.

Lanak, gaztearen bizkortasun durduriak eraztu, txarrerako griña bigurriak onera zuzendu, itxumen itzaltsuenak leunki argitu, ta biziko naigabeak menpetzeko bikaintasun zaintsuaz jazten du.

Lanak, gizonaren trebetasun mardulak sendotu, adimenaren su gartsua pizkortu ta egingai egoki ta ausartenak bururatzen dizkio.

Lanak, eta lanak bakarrik, gizona goraitzen du.

Lanak, eta lanak bakarrik, gizadiko erregetza jatorra, gizonari ematen dio.

KLOKLO - Orduan, guztiok, atxurrean asi bearko degu.

MAIBE - Régime de sans culottes.

ALEJ. - Ez; ez dute nekazariak bakarrik lan egiten, ezta ere argin eta igeltzero, arotz eta margolariak bakarrik; lan egiten dute oien lanak berak, asmatu, eratu ta zuzentzen dituztenak; lan egiten du saloslariak (...).